Pertsonaiak sortzeko ilustrazio tailerra
Marraztu nahi? Sortu zure pertsonaia dibertigarriak istorioak kontatzeko
*Adina: +6 urte
*Iraupena: Bi ordu
*Dohainik
*Euskaraz
*Gidatzailea: Iosu Mitxelena
Aldez aurretik izena eman behar da Intxaurrondo K.E.ko liburutegiko telefonoan (943 48 34 02) edo e-postaren bidez (intxaurrondoliburutegia@donostia.eus) eta 4 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez.
Izena emateko epea 5 egun lehenago zabalduko da eta gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 urte arteko haurrak barne.