Zer da hobeto pentsatzea? Zertarako balio ahal dit nire pentsamenduaren gaitasunak garatzeak? Jaiotzetikoa dugu hausnarketarako gaitasuna, munduari buruz, besteei buruz edota gure buruari buruz galderak egiteko joera. Berezkoa izanda ere, entrenamenduak gure gaitasunak hobetzen lagundu dezake.
Filosofia autore eta teoria sorta bat baino askoz gehiago dela uste dugu. Filosofia ikasteaz gain, filosofia egitea guztion esku dagoela uste dugu. Jaialdi honen helburua ume zein helduentzat den “Haurrentzako Filosofia” korrontea ezagutaraztea da. Ez duzu aldez aurretiko jakintzarik behar; ausartu zaitez pentsatzera, pentsamenduarekin jolastera.
11:00 | Haur eta familientzako tailerrak. Hizkuntza: euskara.
12:30 | Bertso saio filosofikoa, Jon Martin eta Alaia Martin bertsolariekin. Hizkuntza: euskara.