Eleketa, ahozko oroimenak erakusketaren karietara, Euskal Kultur Erakundea-k (EKE) zinegile batzuei ahozko memorioaren gaia esploratzea eskatu die. Gaualdi hau Libertatea laburmetraia deskubritzeko eta egilearekin, Lur Olaizola Lizarralde, trukatzeko parada izanen da. Zein pelikula ikusi ote dira Ortzaizeko zine gelan? Zein irudi? Eta, Donibane Lohizuneko Le Sélect aretoan? Norbaitek film bat kontatzen dizunean, hitzak irudi bilakatzen dira: japonesak atun arrantzan, Cadillac eder bat, zerua blu.Irudiak pantailatik atera eta bizitzan sartzen dira. Elkarrizketa pantailarik gabeko zine areto bihurtzen da.
Proiekzioa aitzin, Terexa Lekumberrik Eleketa aurkeztuko du, EKE-k eramaten duen programa, ahozko oroimenaren biltzeko.
Partaideak: Lur Olaizola, Terexa Lekumberri.