Elkarri irakurriz Booktegiren ipuin-bilduma bat da, eta baita literatur solasaldi berritzaile bat ere. Bost idazle bildu eta, bakoitzak bere testuaren inguruan hitz egin beharrean, gainontzekoen ipuinak aztertuko ditu. Patxi Larrion, Beñat Sarasola, Garbiñe Ubeda, Juan Luis Zabala, Iban Zaldua.
Oharra: izena eman behar da posta elektronikoz (amarakulturetxea@donostia.eus). Gehienez bi gonbidapen bakoitzeko. Pertsona bakoitzaren izen-abizenak behar ditugu. Soilik hartuko dira kontuan maiatzaren 20tik aurrera jasotako eskaerak. Edukiera: 60 eserleku.