Mr. Natural, ausarta eta errukiorra den baratza eta lorategiko bio-abenturazalea, frutak eta barazkiak maite ditu, bizia ematen die, ahotsa jartzen die: izaki bizidunak dira, munduko edertasunaren distira.
Haren alde iluna, "Yoyo" itzala, urdailaren sakonenetik sortzen da. Glotoia eta krudela da. Bere gose jatorra bizitza otzandu eta esklabo bihurtu nahi du, landare-munduaren gainetik, bere ustez zuzenbiderik gabeko mundua baita.
Mr. Naturalek bere itzala besarkatzen du, bere bertuteak askatzen ditu eta era guztietako bizitzengatik maitasun-unibertso bat sortzen du. Natura maitatzea natura bihurtzea delako.
Oharra: Gonbidapenak aldez aurretik erreserbatu beharko dira larrotxenekulturetxea@donostia.eus helbidean edota 943 29 19 54 telefonoan eskatuta (ekainaren 7tik aurrera 16:00 - 20:30 ordutegian).