Eraikuntza bat eraistear da eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai.
Oharra: Pandemiaren egoeraren aldaketarekin batera ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira. Ondorioz uztaileko ikuskizunetan ez da aldez aurreko izen ematerik hartuko eta ez dago eserlekua erreserbatzerik.
- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
- Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da (0-5 arteko urtekoentzat izan ezik).
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.