© Luis Buñuel Film Institute
Mexiko-AEB. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Producciones Olmeca, Columbia Pictures. Ekoizlea: George P. Werker. Gidoia: Luis Buñuel eta H. B. Addis (Hugo Butler), Peter Matthiessen-en Travelin Man ipuinen oinarriturik. Argazkia: Gabriel Figueroa. Muntaketa: Carlos Savage. Aktoreak: Zachary Scott, Key Meersman, Bernie Hamilton, Claudio Brook, Graham Denton.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Miller ehiza-barruti baten zaindaria da AEBetako hegoaldeko uharte batean. Bertan bizi da, Evvie lagun bakartzat duela: 13 urteko neska, Millerren laguntzaile zenduaren biloba, zeinarengandik halako erakargarritasun bat sentitzen hasten den. Baina musikari beltz gazte bat, Traver, iristen denean bortxaketa akusazio bidegabeko batetik ihesi, bestelako bide bat hartuko dute gertaerek.
Antolatzaileak: Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola, Donostia Zinemaldia
Laguntzailea: Filmoteca de la Generalitat Valenciana