Dupla nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka.
Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen zituzten ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-a egiten hasi ziren 2018ko neguan.
Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu bisuala sortzen dute.