Udan ere ZU izango zara Medialabeko protagonista.
Eguzkitan, kanpoan, aire freskoa arnasten duzun bitartean, arlo ezberdinetako gaiak frogatu, ikasi eta esperimentatzeko aukera izango duzu. Soinu efektuak, kartoiarekin egindako bideo-jokoak, kontzertuak, maskara tuneatuak, paper bizidunak... zai dituzu.
Zatoz lantegi hauek deskubritzera eta lagun berriak egitera!