2018an hasi zen Tatxers taldearen ibilbidea. Hainbat musika-proiektu izan dituzte taldekideek aurretik eta horiek amaitu ondoren, proiektu berri honetan lan egiten hasi ziren buru-belarri. Eragin askotako taldea da; post-punketik hasi, mod-etik pasa eta Oi! estiloraino doana.
2020an argitaratu zuten lehen lana, Garaipen kutrea. Iaz ere parte hartu zuten Kaosa Euskal Herrian bilduman abesti batekin eta orain aste batzuk EP berri bat kaleratu dute: Hiruzpalau amets larri.
EP berri hau lau abestiz osatuta dago eta taldearen eragin anitzak bikain islatzen dira, Iruñeako musika proposamen berria bihurtu direlarik.
TOC taldeak 2021ean kaleratuko du bere lehen disko luzea: Zidazun. Mungiako (Bizkaia) laukoteak Urtzi Iza estudioan grabatu ditu diskoa osatzen duten 12 abestiak.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Antolatzaileak: Dabadaba eta Donostia Kultura