Euskadi.
Zure txanda da. Euskara ikasteko zure txanda. Ikastaro intentsibo batean dakizuna indarberritzeko zure txanda. Baina sekula ez duzu pentsatu hiltzeko zure txanda izan litekeela.
Zure Txanda Da lehen euskal slasherra da.
Beldurrezko zinemaren klasikoen errepaso egiten du, eta baita haiei omenaldi, zinemaren historiaz hitz egiteko saiakuntza meta-zinematografiko batekin eta bere burua serioski hartu gabe.
Gonbidatua: Irantzu Nuñez (efektu bereziak, makillajea eta ile-apainketa).
Dinamizatzailea: Ander Gisasola
Antolatzaileak: Bagera, Donostia Kultura
Laguntzailea: Kresala Zinekluba