Lewis Carrollen Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena obra unibertsalaren bertsioa da, objektuak eta txotxongiloak erabiliz antzeztua. Agertokian, ispilu batean, katuak proiketatzen dira. Atalasa zeharkatu eta dena beste logika batean mugitzen da, antzezlanak aurrera egiten duen bitartean, lau metroko mural bat margotuko da, txotxongiloak bertatik irtengo direlarik.
Adina: + 4 urte.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (azaroaren 22tik aurrera) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da.
Info +: Pantzart