Ausarta, eszentrikoa, sentibera.
Zergatik erabaki du Frankik, Frankenstein monstruoak, isolatuta eta gizartetik urrun dagoen leku bazter batean bizitzea? Besteengan eragiten duen efektuaren beldur da, eta txatartegi batean bizi da. Baina egun batean, kanpoko mundutik datorren urakan bat bezala, "Ni" azalduko da; eroa, dibertigarria, ausarta, irudimentsua, autoestima oso altua duen ganberra hutsa eta Frankik bizirauteko bere burua babesteko duen mundua hankaz gora jartzeko mehatxua dakarrena.
Komedia oso dibertigarria!
Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako e-posta honetara bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira)
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.