Normalean kontrakoa uste badugu ere, artelan bat zentzumen guztietara irekita dago eta esperientzia artistikoa ez da ekintza bisuala soilik. Familientzako tailer honetan zentzumenekin esperimentatuko dugu, eta arreta berezia eskainiko diegu testurei eta ukimenari. Ibilbidean zehar erliebezko erreprodukzioak eta bestelako elementuak erabiliko ditugu, museoa beste era batean atzemanez.
Adina: 6-12 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.
Sarrerak salgai egongo dira urriaren 1etik aurrera 5-an familia bakoitzeko.
Museoko bazkideentzat salmenta egun batzuk lehenago irekiko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu) eta sarrerak 4.5 euroan izango dituzte.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako jarduera.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
ONCErekin lankidetzan.