Baginen Bagara erakusketan dauden artelanetan murgilduko gara eta bertan dauden elementu ezberdinei erreparatuko diegu: formak, koloreak, materialak, irudiak... Ondo ikusi beharko ditugu geroko tailerrean geure sormen lana egin dezagun: materialak aurkitu, nahastu eta lotuko ditugu, emaitza harrigarri bat lortu arte. Izan zaitez artista!
Adina: 6-12 urte Sarrerak salgai 5an familia bakoitzeko (museoko bazkideentzat, 4,5) "Baginen Bagara. Ikasi eta sortu (Sormen tailerrak)" programaren familia jarduera: gaur eta urtarrilaren 8an.Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!