Skratx super-heroiaren istorioa kontatuko digu, bere bizitza betiko aldatuko duen misio batekin. Esku artean duen arazoa gainditzen edo kapa betiko zintzilikatzen den puntuan aurkitzen da. Egia esan, ez da oso azkarra, eta, aurrera egiteko, publikoaren laguntza beharko da. Lortuko ote du Skratx bere gaineko mehatxutik mundua askatzea?
Adina: +5
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako larrotxenekulturetxea@donostia.eus helbidera bidali beharko da eskaera.
- Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
- Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
- Pandemiaren egoeraren aldaketarekin bat ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira.
- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.