Baginen Bagara erakusketan dauden artelanetan murgilduko gara eta bertan dauden elementu ezberdinei erreparatuko diegu: formak, koloreak, materialak, irudiak... Ondo ikusi beharko ditugu geroko tailerrean geure sormen lana egin dezagun: materialak aurkitu, nahastu eta lotuko ditugu, emaitza harrigarri bat lortu arte. Izan zaitez artista!
Adina: 5 - 8 urte Sarrerak salgai 5tan familia bakoitzeko (museoko bazkideentzat, 4,5)"Baginen Bagara. Ikasi eta sortu" programaren hurrengo saioak:
Otsailak 19 - Sentitu Martxoak 5 - Nire islaOharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!