Varaderon elkar ezagutu zuten egunetik, ezkontza, Euskadiko bizimodura egokitzea, euskaltegiko klaseak, euskal gastronomia, Euskal Herriko jaiak, barrakak... Barrez eta irribarrez tratatu beharreko gai sorta.
Hamalau urteren ondoren, Gorka Aginagaldek eta Gurutze Beitiak beren pertsonaia ospetsuen larruan jarriko dira berriro, Patxi Arrigagorritxiberrigoitiabeitia baserritarra eta Estela María del Carmen de Lourdes de Aquí te pillo aquí te mato kubatarra, publikoak momentu ahaztezina pasa dezan.