Liluragarria, gorputz barrura goaz Ene Kantak egitasmoaren ikuskizun berria da.
Taldearen abesti eta koreografiekin, Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute. Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute giza gorputzean barna. Barruan, Lilu ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta beste hainbat organoren garrantziaz hitz egingo die.
Adina: +2 urte