AEB-Suedia. Zuzendaritza: Ingmar Bergman. Ekoizpena: ABC Pictures Corporation, Cinematograph. Gidoia: Ingmar Bergman. Argazkia: Sven Nykvist. Musika: Jan Johansson. Muntaketa: Siv Lundgren. Aktoreak: Bibi Andersson, Elliott Gould, Max von Sydow, Sheila Reid.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Bere ama hiltzen den egunean, David Kovac arkeologoa ezagutuko du ospitalean Karinek. Hamabost urte daramatza Andreasekin ezkonduta; senar-emazte arteko harreman ona izan dute orokorrean, baina azkenaldian aspergarri bihurtu da, beren bi seme-alaba nerabeen zaintzara bideratua. Davidez erakarrita sentitzen hasten da Karin, bidaiez eta abenturez betetako haren bizitzagatik, berak daraman horretatik hain urrun. Maisu suediarrak ingelesez filmatutako lehenengo filma.
Antolatzaileak: Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Laguntzaileak: Tabakalera, Filmoteca de la Generalitat Valenciana