AEF. Zuzendaritza: Volker Schlöndorff, Margarethe von Trotta. Ekoizpena: Eberhard Junkersdorf / Bioskop-Film, Paramount-Orion Filmproduction, WDR. Gidoia: Volker Schlöndorff eta Margarethe von Trotta, Heinrich Böll-en eleberrian oinarriturik. Argazkia: Jost Vacano. Musika: Hans Werner Henze. Muntaketa: Peter Przygodda. Aktoreak: Angela Winkler, Mario Adorf, Dieter Laser, Jürgen Prochnow, Heinz Bennent.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Gaua ustezko terrorista batekin igaro ondoren, Katharina Blumen bizitza baketsua eta ordenatua suntsituta geratu da. Konplizitatez akusatuta, poliziaren eta, batez ere, prentsa sentsazionalistaren jazarpen basatia jasaten hasten da, eta horrek jarriko ditu proban bere uste sendoak, duintasuna eta zuhurtasuna. Garaiko Alemaniako Zinema Berriko bi pertsona gailenek osatutako bikote ezkonduak, Margarethe von Trottak (bere debuta zuzendaritzan) eta Volker Schlöndorffek, moldatu dute Nobel saridun Heinrich Böllen nobela.
Antolatzaileak: Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Laguntzaileak: Tabakalera, Filmoteca de la Generalitat Valenciana