Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz Dramaturgia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga Koreografia berezia "Aukeran 2.5.": Iker Karrera Koreografia garaikideak: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz Argiztapen-diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano Jantziak: Oscar Armendariz Dantzariak: Ane Anza,Bingen Esturo, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera Ekoizpena: Eli Alberdi Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi Zuzendari teknikoa: Carlos Solano Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak
Informazio gehiago: Aukeran Dantza Konpainia