Topaketa Paula Gallegorekin. La tinta que nos une liburuari buruzko solasaldia.
Paula Gallego (Donostia, 1995) idazle gipuzkoarra da. Irakaslea eta filologoa da, Haur Irakasle Gradua du, Hezkuntza Bereziko espezialitatean, eta baita Espainiako Hizkuntza eta Literatura gradua ere. 2014an, haren eleberria, Cristal, la guerrera esmeralda finalista izan zen Sevillako Atenoaren gazteen nobelaren sailean. Geroztik, Crossbooksekin (Planeta argitaletxea), Kiwi argitaletxearekin eta Escarlata argitaletxearekin argitaratu du. Kiwi argitaletxearen datuen arabera, salmenta arrakasta handia izaten du urtero Madrilgo liburu azoketan. LUMAfest!-en La tinta que nos une eleberriaren xehetasunak aurkeztuko dizkigu (Crossbooks, 2021).
Elkarrizketatzailea: Amaia García.
Hizkuntza: euskara; aldibereko itzulpena gaztelera.
Gonbidapena eskatu beharra dago jaialdiaren webgunean, lumafestibala.com
Ganbara Aretoan sartzeko (3. solairuan), beharrezkoa da COVID ziurtagiria (QR) erakustea.