Oiassoko erromatar kaiaren arrastoak Goi Erdi Aroan
Orain dela gutxi arte ezezaguna zen latin testu batetik ondorioztatu dezakegu XII. mendean indarrean zegoela portu aski garrantzitsu bat Oiassoko erromatar portua zegoen toki berean. Aipatu testua Ingalaterrako gortean osatutako itsas-ibilbide bat da, hirugarren gurutzadan parte hartu behar zuen armadarentzat egina. Garai honetarako dugun datu-eskasiak, batez ere Gipuzkoari eta inguruetako lurrei dagokienez, bereziki interesgarri egiten du lekukotasun hau.
Iñigo Ruiz Arzalluz, Latin filologiako katedraduna UPV/EHUn, honako alor hauetan lan egin du bereziki: testuen transmisioa Erdi Aroan, Petrarcaren latinezko obrak eta latinaren eta latin literaturaren eragina euskal testuetan.
KMK-ko Areto Nagusian sartzeko, beharrezkoa da COVID ziurtagiria (QR) erakustea.