Iker Martínez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal, Lenao) musikari oñatiarrak gidatzen du “Iker Martínez eta Zaldi herrenak” proiektua. 2017an kaleratu zuen bere bakarkako lehen diskoa, 2019an iritsi zen bigarrena eta 2021eko irailean iritsi zen hirugarrena: “Hegaldiak”.
Bigarren diskoaren aurkezpen bira egiteko, Ikerrek Zaldi herrenak taldearen laguntza izan zuen. Esperientzia pozgarria eta musikalki aberasgarria zela ikusita, disko berria talde formatuan eta guztiek batera grabatu dute eta, aurkezpen kontzertuetan ere, jadanik finkaturik dagoen formazio horretan arituko dira.