Iñigo Astiz eta Jon Basagurenen azken liburu eta diskoetako abesti eta poemak eskaintzearekin batera, sorkuntzari eta orainaldia harrapatzeari buruzko hainbat gogoeta tartekatzen dituzte emanaldian.
Iñigo Astiz (Iruñea, 1985). Berria egunkarian kultur-kazetari gisa aritzen da. Idazle bezala, bere azken poesia lanak: Analfabetoa (2019, Lauaxeta saria) eta Joemak eta polasak (2019, Euskadi saria). Horretaz gain, Silvia Plath-en Ariel eta beste poema batzuk (2014) eta Sandro Pennaren Sandro Penna Bilduma bat (2019) antologia itzuli ditu.
Jon Basaguren (Gasteiz, 1984). Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Dena oskol da argitaratutako azken diskoa, eta hamaika zuzenekotan aurkeztu dute, ala taldean, nola bakarka ere.