Akelarrea, sormen laborategia, prozesuak egosten dituen labea…gaztetxo eta nerabeekin batera egiten dugun lantegi hau hori dena da, eta gehiago ere.
Sei aste jarraietan zehar garatuko dugun proiektu bakoitzak gai bat jorratzen du, erpin asko izan ditzakeen testuinguru bat. Ariketa ezberdinak egingo ditugu Medialabeko espazio eta baliabideak ezagutu eta erabiliz, eta jakintza arloak nola elkar-gurutzatu daitezkeen ikasi.
Eta denon artean pentsatu, sortu eta egingo dugu hori guztia, talde izaera eta lankidetzaren indarra probestuz.
Lehenengo proiektu honetan Emma Kunz sendalari eta artista suitzarraren unibertsoaren haritik egingo dugu tira, Tabakaleran berari buruzko erakusketa zabalik daukagula baliatuz.
Izen-emate bakarra, sei saioetarako.
Martxoak 9ko saioan:
Kartografia. Laser ebakigailuan espirografo bat eraikiko dugu eta, harekin marraztuz, Kunzen erako mapa sinbolikoak sortuko ditugu.
Beste saioak: martxoak 2, martxoak 16, martxoak 23, martxoak 30 eta apirilak 6