Soinua eta literatura batzen dituen tailerra, audio-ipuin bat sortzeko helburuarekin. Irrati-gidoira egokitutako ipuin bat interpretatu ahal izango da, soinu-efektuak sortuz, eta, grabatu ondoren, ipuinaren soinu-pieza bat editatuko da.
Adina: 7-12 urte
Ordua: 11:00
Izena emateko aukera Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943.351.149); bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus).