Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Núria Climent Codina-ren Marcus Marc eta koltanaren bidea liburua irakurriko da.
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
Antolatzaileak: Bagera Elkartea, Donostia Kultura