Maiatzaren 16ko oharra: azken orduko arazo logistikoak direla medio, aldatu behar izan dugu emanaldia Intxaurrondo Kultur Etxera. Barka endredoak.
"Arnasa"... "Hatsa"... "Bizia"...: Hau da bizidun oro tai gabe akuilatzen duen indarra, hau da hain zuzen Peio Ospitalen bakarkako lehen lan honen haria eta ardatza. Lau urteetako lanaren amaitza da hau, 14 kantuz osatua. Poesiaz jantziriko sorkuntzak dira, prozesu abstraktu baina oinarri-oinarrizko hau erdigune izanik: Bizi indarra.
Informazio gehiago: 2022ko Lagunekin kantari.
Antolatzaileak: IZBE-Intxaurrondo Kantuz, Donostia Kultura.