Ekainaren 22ko oharra: eguraldiak lagunduko ez balu, ikuskizuna Intxaurrondo Kultur Etxean egingo litzateke (Felix Gabilondo plaza 1).
Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten.
Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.