Historia, arte eta bitxikeriz beteriko lekua da Donostiako Polloeko hilerria eta ibilaldi honek bere zirrikituak ezagutzeko aukera paregabea dakarkizue!
OH MY WALK!-ek (ohmywalk.com) gidatuko duen ibilaldi kultural honetan, 90minutuz, hilobi misteriotsu, istorio ahaztu eta hiriko pertsonai ezagunen historian murgiltzeko aukera izango duzue.
Ibilaldiei buruzko informazioa:
-Polloeko Hilerriak DOAN eskeiniko dituen ibilaldi hauek 2022ko IRAILETIK ABENDURA izango dira, hilabetean behin Polloeko webgunean (www.polloe.eus) argitaratzen joango diren egunetan.
Irteera egunak:
Izenematea derrigorrezkoa da.
Izenematea: 09:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera. Email bitartez polloe@donostia.eus edo telefonoz (943 48 35 40). Ibilaldiak pertsona kopuru mugatua izango dute: 5 perstona gutxienez eta 15 gehienez.
Topagunea: Polloeko Hilerriaren Sarrera Nagusian -Egia auzoan.
Kontutan hartzeko: Euria egiten badu ere ibilaldia egingo da.