Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko proiektua da Geruzak. Gazteekin gazteentzat egina.
Desirak dokumentalaren aurrestreinaldia izango da hau. Proiekzioaren ondoren bost gazteek hainbat galderen inguruan hausnartuko dute: Zer da desira zuretzat? Morrontza bat ala bizirik egotea bera dela esango zenuke? Zerk pizten du zure desira? Elkarren kontraesanean dauden desirak ba al dituzu? Eta, arauak al ditu zure desirak?