Bideoaldian Larrotxene Kultur Etxeak eta bertako Larrotxene Bideo zerbitzuak zine eta bideo ikastaroen emaitza jendaurrean ezagutaraziko du. Bideoaldiak 34 urte beteko dituen honetan, 2021-2022 ikasturteko lanen emaitza ikusteko aukera eskainiko du Antzoki Zaharrean.
Emanaldirako gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso ahalko dira egunean bertan (11:30 - 13:30 / 17:00 - 19:00). Pertsona bakoitzeko gehienez 4 gonbidapen eskuratu ahal izango dira.