La vida está llena de vida Idoia Gutiérrez Mayo antologia poetikoa da, eta hari nagusia bizitza bera da. Hizkuntza erraz batez deskribatzen ditu bizitzako esperientziek eragin (eta eragiten) dizkioten sentimenduak eta emozioak; haurtzaroko sorreratik eta oroitzapenetatik, hainbat pertsonaren hitz eta begiradetatik, maitasun eta desamodioetatik, bizitzatik eta heriotzatik, bidaietatik...Bere poemak naturaren edertasunaz bustita daude, mistizismo eta transzendentzia ukitu batekin, bizitasun handiz hornituak.