Belgika-Frantzia-Alemania.
Zuzendaritza: Jaco van Dormael. Ekoizpena: Philippe Dussart, Luciano Gloor, Pierre Drouot, Dany Geys / Iblis Films, Les Productions Philippe Dussart, Metropolis Filmproduktion. Gidoia: Jaco van Dormael. Argazkia: Walther van den Ende. Musika: Pierre van Dormael. Muntaketa: Susana Rossberg. Aktoreak: Michel Bouquet, Mireille Perrier, Sandrine Blancke, Thomas Godet, Jo de Backer.Thomas van Hasebroeckek zortzi urte ditu, eta seguru dago jaiotzean Alfred bizilagunarekin trukatu zutela. Alfredek haren bizitza bizi du, eta ez berari dagokiona. Thomasek agente sekretu izatea amesten du bere patuagatik mendeku hartzeko; aldiz, topografo bilakatu da. Hirurogei urte geroago, Thomas agureak, irmo iritzita dago bizitza alferrik galdu duela, eta haurretako ametsak berreskuratu ditu: Alfreden bila atera da, lapurtu zion bizitza itzul diezaion.