1900. urtean, Mariek amaren esnearekin egindako opiltxoak saltzen ditu Bretainiako herri txiki bateko merkatuan. Errezetak izugarrizko arrakasta izan du, eta herritar guztiek dute opil horiekiko adikzioa. Egun batean Marie esnerik gabe geratzen da. Baina oraindik gehiagoren eske dabiltza nekazariak. Hala, gorriak ikusiko ditu haiengatik, agortezintzat duten baliabide preziatu hori kontsumitzen jarraitu ahal izateko.