70eko hamarkada. Mertzenario zakar talde bat, doktore zirikatzaile eta anbiguo bat, kazetari menderaezin bat eta neska temati bat buru dituztela, uharte tropikal batera doaz desagertutako zientzialari ospetsu baten bila. Hala eta guztiz ere, zorigaiztoko horiek ez dakite zerbait izugarria eta naturaz gaindikoa gertatzen ari dela uhartean... Gai izango al dira gure heroiak irakaslea aurkitzeko?
Film labur hau Victoria Eugenia Antzokiko nazioarteko film laburren bi maratoietan ere proiektatuko da (urriak 30 eta 31).