Gurekin itsaspeko bidaia zoragarri hau egitera gonbidatzen zaituztegu. Beti bezala, DOAKO SARRERArekin programatutako ekitaldi eta proiekzio guztiak, edukiera bete arte.
Azaroaren 24an, 25ean eta 26an, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19: 00etatik 20: 50era, 32 film labur eta 4 dokumental eskainiko dira, planeta osoko itsaspeko paradisuetara eramango gaituztenak eta gure itsasoei eragiten ari gatzaizkien sufrimenduaren gogortasuna erakutsiko digutenak.