Antzerkia
Otsailak 16, Osteguna
- Otsailak 19, Igandea
16 - 18; 19:30 + 19; 19:00
Antzoki Zaharra
Non da
22 € / 16 € €
Sarrera erosi
Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?
Egilea:
Ramón Madaula. Zuzendaria:
Begoña Bilbao Lejarzegi. Itzulpena:
Ramon Agirre.
Interpreteak:
Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga. Eszenografia:
Asier Sancho Senosiain. Eszenografiaren gauzatzea:
Escénica Integral. Jantziak:
Cristina Martínez. Argiztapena:
Julen Zaballa. Teknikoa:
Alfredo Medina Lirio. Argazkiak:
David Vicente. Kartela:
Javier Naval. Atrezzoa:
Cristina Martínez. Ekoizpen exekutiboa:
Martin Agirre. Ekoizpen arduraduna:
Xabier Agirre.
Informazio gehiago: Txalo