Eneko eta Nerea eskolara itzuli dira, abentura berri batean murgilduko dira.
Oraingo honetan, eskolako 1. eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan,
denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak.
Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen:
beldurra, urduritasuna, poztasuna…
Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak,
emozioetan murgilduko dira.