Juan Antonio Antero Aranzamendik Eraldeak liburua aurkeztuko du. Bertan, Donostiako XIX. mendeko inauterien historia kontatzen da, konpartsak eta kabalgatak deskribatzen dira eta bertsoak eta olerkiak transkribatzen dira.
Edizioa: Kutxa Fundazioa eta Donostia Kultura.
Aurkezpenean, Juan Antonio Antero liburuaren egilearekin batera, liburuko hainbat doinuren musika-egokitzapenak egin dituen Joxe Mari Oiartzabal maisua egongo da. Eta eurekin batera, saxofoiz eta gitarraz osatutako hirukotea, eta liburuan argitaratutako doinu batzuk interpretatuko dituzte.