Oskarbi taldeak ibilbide luzea du 1966an sortu baitzen, eta erreferentziazko taldea da euskal kantagintzan. Kantua zuei da bere azken diska eta kanta gehienak azken urteotan sortutakoak dira. Kontzertu honetan Oskarbi taldeak abesti berriak aurkeztuko dizkigu eta betiko kanta historikoak ere izango ditugu entzungai.
Oskarbi taldea
Oskarbi ibilbide luzeko euskal musika taldea da, doinu berritzaileak euskal tradizioarekin uztartu dituena. Ez Dok Amairu-n parte hartu zuen taldeak, eta harreman estua izan zuen Bitoriano Gandiaga idazlearekin eta Jorge Oteiza eskultorearekin.
Ahotsak: Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku, Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Carlos Ruiz eta Oihana Lekuona, Gitarra: Iñaki Maritxalar, Akordeoia: Carlos Ruiz, Flauta: Gontzal Iñarra, Biolina: Maite Aldaragia, Pianoa: Manex Iñigo