Hiru pailazoen istorio honetan, ate magiko bat dago. Azti batek haren sekretuak ezagutzen ditu, baina bada ate hori irekitzea nahi ez duen beste andrazko azti gaizto bat. Dantza, barre, abesti, zuzeneko musika, malabare eta pailazokeria dibertigarri askoren artean, hiru pailazoek, publikoaren laguntzarekin, “bakearen atea” irekitzea lortuko dute.
Adina: 4-10 urte
Oharra: Gonbidapenak 5 egun lehenagotik kultur etxean bertan, iragarritako hasiera ordu arte baliodunak (gehienez 4 gonbidapen)