Urte batzuk entsegu gelan lanean ibilitakoak diren arren, 2021 honetan egin da ezagun Chill Mafia taldea. Lehen kolpea ‘Gate arruntaren koplak’ kantu moldaketari esker eman zuten, eta ‘Ezorregatik X berpizkundea’ (2021) diskorekin karta guztiak mahai gainean jarri dituzte. Musikalki sailkatu ezineko kokelera da Chill Mafia, baina bere erritmoetan bada trapa, reegea, reggetoia eta zergatik ez, punka. Agertokira ia dozena bat lagun igotzen diren arren, Kiliki Frexko, Flakofonki, Tuli Pump, Sara Goxua, Irene Cervantes eta Suneodira iruñerriko taldearen bizkar hezurra.