Aurten Emakumeak Zientzian (EEZZ) jai-giroan hasi nahi dugu. Bertan, Emakumeak Zientzian ekimenari atxikitako erakunde eta ikerketa-zentroetan lan egiten duten emakume zientzialari eta teknologo guztiak omenduko ditugu, Zientzia Nesken Kontua dela ikusarazteko.
Eskenatokian, gure ikerlarietako batzuk Alaia Martin Etxebeste Euskadiko bertsolari finalistarekin solasaldia egingo dute, Alaiak bere testigantzak bertsotan jasoko dituelarik. Janus Lester artista sortu berriak eta kausaren aliatuak osatutako Emakumeak Zientzian himnoa aurkeztuko dugu ere. Saioa amaitzeko, “Mundua aldatu zuten emakumeak” erakusketa bisitatuko dugu, bertan koktel bat eskainiz.
18:00 - Ongietorria. 18:10 - Solasaldi moderatua hiru ikerlarirekin eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariarekin. 18:40 - Emakumeak Zientzian himnoaren aurkezpena. 19:00 - Koktela eta erakusketara bisita (DJarekin girotuta).
Emakumeak Zientzian, Donostia Kultura