Nosferatu zikloa
Polizia bat tiroz hil dute droga-trafiko kasu bat ikertzen ari zen bitartean. Favenin inspektorea arduratuko da kasua ikertzeaz eta ezerk ez du eragotziko, ezta legeak berak ere, bere lana aurrera eramatea. Filma oso polemikoa izan zen bere garaian eta hilabeteak behar izan zituen estreinatzeko, barne-ministroaren eta polizia-agintarien presioengatik; haiek ez zituzten begi onez ikusi inspektoreak erabilitako hain metodo bortitzak, informazioa lortzeko atxilotuak torturatzea, esaterako.
Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: euskara