Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu Donostia, moda-eszena erakusketara. Bertan, XX. mendearen lehen hereneko bizimodu eta moda donostiarra ezagutuko ditugu.
Kutxa Fundazioaren Fototekako ehundik gora argazki biltzen dira erakusketan. Artxiboko bi funts nabarmenetakoak dira argazki guztiak: Photo Carte eta Foto Marín.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus