Gonbidapenak: Victoria Eugenia Antzokia
Euskadi. Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga. Ekoizpena: Ricardo Ramón / Dibulitoon Studio. Gidoia: Juan Luis Carreras. Animazio zuzendaritza: Ángel Alonso. Musika: Joseba Beristain. 3D zuzendaritza: Mikel Izagirre, Jon Gómez, Eider Astigarraga. Iraupena: 70 min
HIZKUNTZA: euskara
Urtero, iratxoek beste udaberri bat ekartzen dute. Tim lehen aldiz etortzen denetako bat da. Feriaren soinu erakargarriekin txundituta, gainerako iratxoengandik bananduko da, eta Samuel eta Vlad maltzurrek harrapatuko dute, zirkoan ikuskizun moduan erabiltzeko. Teresak, 6 urteko neskatila batek, han ezagutuko du eta gutiziatuko du. Timek, era berean, neskatoaren bitartez bertatik ihes egiteko aukera ikusiko du. Ihes egin ondoren Teresaren etxean ezkutatuko da eta, honek babestuta, hamaika abentura biziko dituzte, lagun bereizezin bihurtuz. Hala ere, denborak aurrera egin ahala Tim aldatzen hasiko da. Bere mundutik eta bere ingurukoengandik urrun denbora gehiegi darama. Tim etxera laguntzen bakarrik salbatu ahal izango du.