Antzerkia, musika, dantza... gustuko duten 12-17 urte bitarteko nerabeek ikasturte honetan zehar “Antzerki musikal”-aren proiektu batean parte hartzeko aukera izango dute.
Helburua obra bat sortzea izango da eta ikasturte amaieran publiko aurrean aurkeztuko da. Horretarako, ostegunero Bidebietako Gaztelekuan saioak egingo dira, 17:30-19:30 bitartean.
Proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko aurkezpen saio batzuk antolatuko dira. Saio horietan erakustaldi txiki batzuk ere egingo dira, ikasturtean zehar zer egingo den ikusi ahal izateko. Aurkezpen saioetan, inongo konpromisorik gabe parte hartu daiteke eta ondoren erabaki ikasturtean zehar jarraitu nahi den ala ez.
Aurkezpen saioak urriaren 27 eta azaroaren 3, ostegunetan izango dira, 17:30etan, Bidebietako Gaztelekuan
Informazio gehiago Gazteleku